XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mertxe Pandeletxek isiltzeko keinua egin zion. Mari beti horrelakoa da, zuzenean hasten da galdezka, asko pentsatu gabe, eta inor mindu dezakeenik uste gabe.

Baina jendea askotan egoera txarrean bizi da, beraien errurik gabe, eta mina sentitzen du bihotzean, edo lotsa, egoera horretaz hitzegitean.

Mertxe Pandeletxek badaki lehendabizikoz adiskidantza lortu behar dela jendearekin, gero arazoez hitzegiteko.

Mari Bexamelek aldiz uste du zuzenean arazoez hitzeginez sortzen dela adiskidantza. Eta ez. Hasieran konfidantza gehiegiz hitzegiteak urrundu egiten du jendea, normalki, adiskidantza uxatu.

- Ni Mertxe Pandeletxe naiz, eta hau Mari Bexamel! -egin zuen aurkezpena Mertxek.

Gizonak trankilago zirudien.

- Ni Ezekiel Tximeleta naiz!

Hori bazen izena hori!

-Hemen ez da horrelako deiturarik, eta izena ere, apenas! -esan zuen harriduraz Mari Bexamelek.